miércoles, 7 de mayo de 2008

PELLOT ETA EMPERADOREAREN BAHIKETA


Oso liburu zoragarria da Pellot eta enperadorearen bahiketa liburua. Nahiko azkar irakurri behar izan dut liburua, aseran Ballantraeko premua irakurtzeko asmoa nuelako, beno, noan harira. Liburu honen kontakizunak oso ederrak dira nahiz eta betelan asko izan liburua. Napoleon Elba uhartetik atera nahi izaten dute eta horrren inguruan doa historia hau. Amaieran tranpa batetan erortzen diren momentua oso kitzikagarria izan da.

ITSASLABARREKO ETXEA



Liburu hau asko gustatu zait oso historia kitzikagarria kontatzen du abenturazko liburu honek. Pasadizo interesgarri asko ditu, hala nola, kanposantukoa etdota sutearena. Alin ezagutzen duen pasadizoa ere asko gustatzen zait. Liburu honetan maitasuna eta misterioa nahasten dira eta horrek ematen dio berak duen puntu berezi hori. Liburu hau abentura zaleei eta maitasun historiak gustuko dituztenei gomendatzen dieta batez ere.

BOY



Oso liburu interesgarria da. Roald Dahlen historiak ez du zerikusirik gaur egun gertatzen zaigunarekin, oso ezberdina da orain dela hiru mendeko ume baten bizimodua eta gaur egungo ume batena. Eskolako arautegia ere oso ezberdina da gaur egun (bidezkoa den bezala) ez dituzte umeak makilkadaka zigortzen eta gaur egun garbitasun arautegi bat dago eta ez dira gauzak goxoki denda hartan bezala egiten. Oso ezberdina da gaur egun ez dago barnetegirik eta ebakuntza txikienerako ere anestesia ematen digute haurroi. Baina nahiz eta dena horren ezberdina izan liburu honetan errez interpreta daiteke irakurlea, amonak txikitan kontatutako historien antza baitu.