domingo, 8 de junio de 2008

Anaia bada ni aina

Aratz Irazustabarrenak, nire anaiak, Gipuzkoako eskolarteko bertsolari txapelketan garaile irten zen bere mailan bertso paperetan. Jarri zioten gaia aspaldi ez duzu telebista ikusi.Hona hemen bertso saritua:



Eguna joan ta eguna etorri
telebistaren aurrean
Imanol ta ni egoten ginen
salako sofa gainean
egun batean ama etorri
ta esan zigun bapatean
telbista hau geldituko da
itzalduta hilabetean
Play stationen ibiliko naiz
lanen dauden bitartean


Bapatekoan ere saiatu zen baina ez zen finalera iritsi niri gertatu zitzaidan gisan. Bapatekoan 14 urtez azpiko mailan Asteasu-Goierrri taldeak irabazi zuen. Handien mailan aldiz Ane Labaka izan zen garaile.

lunes, 2 de junio de 2008

GIZON IZANDAKO MUTILA








Liburu hau oso liburu kitzikagarria da. Sevillako kartzelatik ihes egiten duteneko pasadizoa oso polita da, baita Zabaletarenera doazenoa eta Antonio Maria gizon izandako mutila Abelenera itzultzen denekoa. Liburua haseran nahiko korapilatsua egin arren istorioan aurrera joan ahala istorio guztia argitzen da. Liburu honek hainbat eratako pasarteak ditu: abenturazkoak, amodiozkoak,… Liburu honetan kontatzen diren antzeko hamaika istorio pasa ziren gerra garaietan, beraz, istorio hau ez da horren irreala ere. Liburu honek gaizkileen bizitza zaila erakusten dizu: nola ihes egiten dien goardia zibilei, nola lortzen duten jana eta edana, beraien lapurretetarako aurrez nola pentsatzen dituzten ekintzak harrapatuak ez izateko...Liburu hau oso liburu kitzikagarria da. Sevillako kartzelatik ihes egiten duteneko pasadizoa oso polita da, baita Zabaletarenera doazenoa eta Antonio Maria gizon izandako mutila Abelenera itzultzen denekoa. Liburua haseran nahiko korapilatsua egin arren istorioan aurrera joan ahala istorio guztia argitzen da. Liburu honek hainbat eratako pasarteak ditu: abenturazkoak, amodiozkoak,… Liburu honetan kontatzen diren antzeko hamaika istorio pasa ziren gerra garaietan, beraz, istorio hau ez da horren irreala ere. Liburu honek gaizkileen bizitza zaila erakusten dizu: nola ihes egiten dien goardia zibilei, nola lortzen duten jana eta edana, beraien lapurretetarako aurrez nola pentsatzen dituzten ekintzak harrapatuak ez izateko...